muga
Dec 26
Tenperatura jeitsi egin da iparrean. Mugara gerturatzen ari naiz. Hari so. Muga ibaia da. Eta denbora. Beste aldean, isiltasuna besterik ez, eta goizegi iristen den gau bat. Inork ez du galdetuko zer moduz nagoen. Muga hori da. Eta askoz ere gehiago. Baina ezin dut ulertu oraindik. Ez beste aldera heldu arte. Beldur naiz. Eta beldur horrek hemen uzten nau, mugari begira, hotz, busti, isil, umil, triste.
Eta bakarrik.

